Zeregina, ikusmoldea, balioa

Zeregina

LIMIA & MARTÍN sozietatearen zeregina herri administrazioaren eta enpresa pribatuen beharrak, eta honekin batera gizarte osoarenak, giza jarduerak ingurumenean duen eraginaren esparruan betetzea da. Gure ustez, kontzeptu honek pertsonen eta ekosistemen osasuna barne hartzen ditu.

LIMIA & MARTÍN bere bezeroei balio erantsi handiko zerbitzua eskaini nahi dien enpresa proiektu bat da eta honetarako bere langileei – ezagutzaren langileei – profesionalki garatzeko leku bat ematen die, bertan lan-inguru motibagarria eta atsegina eta baliabide ezin hobeak dituztelarik, pertsonen eta prozesuen kudeaketa barne.

Gure erantzukizunik behinena gure bezeroek ingurumenaren esparruan izan ditzaketen kanpo-aholkatze beharrak betetzea da.

Gure akziodunek etekin egokia atera behar dute enpresarekiko harremana mantenduko badute.

Gure hornitzaileek eta lankideek ordainsari egokia lortzeko aukera izan behar dute, beraiekiko harreman iraunkorra mantentzeko bestekoa.

Ikusmoldea

LIMIA & MARTÍN nazioarte mailan balio erantsi handiko eta kalitate-prezio harreman oneko zerbitzu fidagarriak eskaintzen dituen enpresa bezala ezaguna izan beharko litzateke.

Balioak

  • Merkatuaren ezagutza.
  • Bezeroarekiko eta merkatuarekiko moldagarritasuna: aldaketaren bilaketa etengabea.
  • Berrikuntzarako gaitasuna, zerbitzuetan eta merkatuetan bereziki.
  • Lana: mugak konpentsatzen dituen ahalegina.
  • Eraginkortasuna: baliabideak alperrik ez xahutzea eta bereziki denbora.
  • Barneko eta kanpoko komunikazioa eta informazioa.
  • Lanetako zehaztasuna, bai materialetan, bai metodologian eta baita analisian eta ondorioetan ere.
  • Hobetzeko gaitasuna.
  • Talde espiritua.

Helburu iraunkorrak

LIMIA & MARTÍN, S.L. sozietateak zenbait helburu iraunkor finkatu ditu, arestian aipatutako lerro nagusiagoetan oinarriturik bere zeregina eta bere kalitate eta ingurumen politikak burutu ahal izateko. Helburu hauek esparru ezberdinei dagozkie eta honako hauek dira..

  • Bezeroari eskainitako zerbitzua: bezeroak ingurumen arazoetan gero eta hobeki ezagutzea enpresako langile guztien helburu eta ildo nagusia izan behar da.
  • Barne satisfazioa: LIMIA & MARTÍN, S.L. sozietatearen xedea enpresako langileei epe luzean profesionalki egoki aurreratzeko toki bat eskaintzea da, lanaren aldetiko lorpen sentsazioa aurki dezaketeneko tokia, hain zuzen ere.
  • Aurrerapen profesionala: Zuzendaritzaren helburu iraunkorretako bat enpresako betebeharretan langileen etengabeko prestakuntza eta aurrerapena da, bezeroaren zerbitzua hobetzeko asmoz.
  • Komunikazioa: LIMIA & MARTÍN, S.L. sozietatearen xedeetako bat erabakiak hartzeko prozesuan nork bere mailan parte hartzea erraztea da, langile guztien arteko barne zein kanpoko komunikazioaren bitartez.
  • Kudeaketa estrategikoa: erantzukizun handiko lanpostuetako pertsona guztiek hartu behar dute parte enpresaren kudeaketan eta hau langile guztiei jakinarazi behar zaie.
  • Barne hobekuntza: LIMIA & MARTÍN, S.L. sozietateak enpresako langileek beren jarduera guztietan "etengabeko hobekuntzaren" kontzeptua lan-filosofia bezala erabiltzea du helburu eta, baita ere, kontzeptu hau lehen mailako faktore eragilea izatea.
  • Eraginkortasuna: bezeroei kosturik txikienean hobekuntza nabarmena eskaintzea LIMIA & MARTÍN, S.L. sozietatearen helburu iraunkorra da eta bere lehiakideengandik bereizten duen ezaugarrietako bat.
  • Berrikuntza: produktu, zerbitzu, merkatu, prozesu, metodo eta abarretako berrikuntzak aukera ezberdinak eskaintzen dizkio LIMIA & MARTÍN, S.L. sozietateari, hala nola ingurumenari moldatzekoa eta bezeroari emandako zerbitzua eta emaitzak etengabe hobetzekoa. Honen ondorioz, berrikuntza enpresaren helburu iraunkorretako bat da eta enpresako pertsona guztiek honela ulertu behar dute eta baita beren zereginetara txertatu ere.