Historia

LIMIA & MARTÍN 1993. urtean sortu zen industriak orduan berria zen ingurumenaren kudeaketaren arloan aholkatzeko asmoz.

Hasieratik ekin zion lurzoruaren kutsaduraren arloan lan egiteari eta industriak lehengaien eta uraren kontsumoaz eta hondakin sorketaren minimizazioaz aholkatzeari.

Urte hauetan zehar LIMIA & MARTÍNek gizartearen ingurumen-jokaeraren hobekuntzarako bere ekarpena egin du eta beti egon da arlo ezberdinetan burututako lanik garrantzitsuenetan, hala nola Prestigeren isurketaren kutsaduraren kontrako kanpainan, industrien ingurumen-jokaeraren hobekuntzan, lurzoruaren kutsadura murrizteko ahaleginetan, baso-ustiapenaren kudeaketa iraunkorrean edo industrien ingurumenerako igorpenei buruzko informazioan.

Arlo internazionalean, ingurumen baimenak emateko prozeduren hobereneratze proiektuak burutzen ditugu.

Baita, azken urteetan lurzoru eta urak deskontaminatzeko “in situ” teknologiak erabiltzeko kapazitatea lortu dugu.

Gure ahaleginek industria eta administrazio ezberdin askoren konfiantza izan dute. Honen ondorioz, esperientzia luzea garatu eta ingurumenean espezialista talde multidisziplinarioa osatu ahal izan dugu, ingurumenaren hobekuntzaren alde etorkizunean ere ahalegintzeko.