Ingurumen politika

LIMIA & MARTIN-en aktibitateak ingurumen babesari guztiz zuzenduta daude gure bezeroei emandako zerbitzuen bitartez. Gainera, LIMIA & MARTIN-ek bere aktibitate propioei dagozkien efektuekiko ingurumen babesa kontutan hartzen du.

Ingurumen babesa garantizatzeko, Zuzendaritzak, langileekin batera, ingurumen arauak eta helmugak finkatu ditu:

  • Enpresaren funtzio eta jarduera guztietan portaerazko arau eta helmuga zehatzen bidez ingurumen babesa burutu dadin zaintzen dugu. Ingurumenaren babesak erantzukizun handia eskatzen digu guztioi.
  • Ingurumenaren kudeaketa sistemaren bidez ingurumenaren babesaren arloan indarrean dauden lege-eskakizun guztiak kontutan hartzen direla bermatzen dugu enpresaren erabaki guztietan eta, baita ere, hartzen diren neurrien bitartez aplikatzen direla. Lege-eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzen dugu.
  • Gure esfortzuak langilegoaren formakuntza, kapazitazio eta motibazioa lortzera bideratuta daude gehien bat, langilegoa baita, modu garrantzitsuan, bezeroengan izaten ditugun emaitzak ekartzen dituena, eta, baita, lan egiteko metodo hobeak garatzera.
  • Interesatuen eskura jartzen dugu gure enpresari buruzko informazioa, ingurumenarekiko garrantzia duena. Gure Ingurumen Política publikoa da. Bera eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoari kopia bat emango diogu.
  • Lege-eskakizunak gutxienezko irizpidetzat hartzen ditugu, eta ingurumenaren babes maila altuagoa lortu nahi dugu enpresa osoan.
  • Zuzendaritza eta arlo guztietako langileak dira ingurumenaren kudeaketa sistemaren barruko arauak eta helmugak egoki garatzeko erantzuleak.