LIMIA & MARTÍN, S.L. sozietatea bere bezeroen ingurumen-helburuak betetzera zuzenduta dago eta hau bere lanak burutzerakoan ezartzen dituen zehaztasun, xehetasun eta zorroztasun maila altuei esker lortzen du bereziki.
Aholkatze hau, azterketa zehatza eta aldez aurretiko diagnostikoak egin ondoren, bezero bakoitzari egokitzen zaio bere behar eta ezaugarri espezifikoetan oinarriturik.
Gure arrakasta profesional talde multidisziplinarioaren lanaren ondorioa da eta, baita ere, gure bezeroekin egiten dugun lanarena eta beraiekin izaten dugun harremanarena. Harreman honen bereizgarriak erlazio pertsonala, hurbiltasuna eta bere helburuak betetzen laguntzeko konpromisoa dira.
Kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoak gure inguruko aldaketei etengabe moldatzea eskatzen digu. LIMIA & MARTÍN osatzen dugun guztiok badakigu hau gure ezaugarrietako bat dela eta, beraz, berrikuntzaren eta eraginkortasunik handienaren hatsarretan oinarriturik egiten dugu lan. Honek balio erantsi handiko zerbitzu baten bidez hobekuntza nabarmenak etengabe eskaintzeko aukera ematen digu.
Gure helbururik behinena ezagutza eta aholkatze espezializatua ematea denez, ingurumenean espezialistak izatea gure espresaren funtsezko ezaugarria da. Gure profesionalak etengabe prestatzeko politika jarraitzen dugu, gure jardueraren esparru guztietan eguneratze iraunkorra lortzen dugularik: