Enpresarentzako zerbitzuak

Zerbitzuak

Zerbitzu berezien bidez, enpresa laguntzen dugu dagozkion betebehar legalak betetzen eta enpresaren ingurumenarekiko eragina hobetzen.

Ingurumen-baimenak

  • Ingurumen arazoei dagokienez, baimen agiriak lortzeko eta bestelako lege izapideak egiteko laguntza.
  • Ingurumen Baimen-Agiri Bateratua lortzeko izapideak prestatu eta aurrera eramateko laguntza orokorra

Ekoizpen sustengarria

  • Aholkularitza orokorra industriari: nola erabili gaurko teknika onenak (GTOak, “BATs”),
  • Aholkularitza orokorra industriari: nola moldatu orain dauden instalazioak IPPC arautegira.
  • Ingurumen hobekuntzak agerian jarri (ingurumenari mesedegarriago zaizkion teknika berriak)

Ingurumen komunikazioak

  • E-PRTR erregistrorako urteroko jakinarazpena
  • Ingurumen Agiria
  • Ingurumen oroitza-txostenak
  • Sustengarritasun oroitza-txostenak

Ingurumen-inpaktua

  • Zabortegiek eta enpresen jarduerak eragindako Ingurumen-inpaktuaren azterketa

Ingurumen-erantzukizuna

  • Ingurumen-arriskuen analisiak
  • Ingurumenarekin loturiko kosteen balioztapena
  • Ingurumen-erantzukizunari aurre egiteko aseguruei buruzko aholkularitza.
  • Larrialdiko planak

Energia

  • Energi auditoriak
  • Energia kudeatzeko sistemen auditoriak
  • Energia kudeatzeko sistemen ezarpena

Ingurumen kudeaketa

  • Ingurumen-kudeaketa sistemen ezarpena (ISO 14001, EMAS)
  • ISO 14001 (2015)-eko arauari  ingurumena kudeatzeko sistemen egokitze
  • Ingurumen-kudeaketa sistemen auditoriak

Bestelako zerbitzuak enpresei

Aholkularitza zerbitzuak, azterketa teknikoak eta bermea ematen dizkiegu enpreseei zenbait esparruetan, haien ingurumenarekiko hobekuntzari zuzenduta.

  • Kudeaketa jasangarria duten basoetako zuraren erabilera
  • Beste herrialde batzuetan indarrean dauden arauen azterketa
  • Nazioarteko eskaintzak prestatzeko ingurumen arloko laguntza
  • Trebakuntza ikastaroak langileentzat

(Ikus ere lurzoru kontaminatuak eta laguntza legala eta juridikoa)

Esperientzia

  • Lurzoru kutsatuen araudi berriari buruzko aholkularitza tekniko-juridikoa zenbait enpresei.
  • Sektore desberdinetako industria instalazioak legeztatzeko laguntza teknikoa, arlo desberdinetako ingurumen araudiak betetzeko.
  • Ingurumen Baimen-Agiri Bateratua lortzeko laguntza, hainbat sektoretako enpresei (hondakinak kudeatzen dituztenei, estaldura elektrolitikoan dihardutenei, elikagaigintzakoei, ehungintzakoei, inprimeriakoei, zeramika industriakoei).
  • BREF dokumentuen azterketa eta beraien lotura Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin, hainbat industria sektoretan.
  • Hainbat industria sektoretan eginiko legeria betetzearen auditoriak
  • Ingurumena babesteko kudeaketa sistemen ezarpena, hainbat industria sektoretako enpresetan (altzairugintzan, fundizioetan, tren industrian, industria aeronautikoan, automobilgintzan, transformatu metalikoen enpresetan, muntaia enpresetan...).
  • Egurraren Zaintza-Katearen ezarpena eta mantentze, Baso-Kudeaketa Jasangarria delako sistemaren arabera lortua, Euskal Autonomia Erkidegoko hirurogeita hamar enpresetako “multi-site” baten.
  • Energia kudeatzeko sistema bat ezartzea UNE-EN-ISO 500001:2011 nazioarteko arauaren arabera, produktu metalikoak ekoizten dituen enpresa baten.
  • Ingurumen Zerbitzu Integrala hondakinen kudeatzaile bati emanikoa.
  • Eusko Jaurlaritzaren IKS-eeM Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemari buruzko kurtsoak emate.
  • Ingurumen Zerbitzu Integrala igogailuak ekoizten duen enpresa bati emanikoa.
  • Ingurumen arloko Laguntza Tekniko Juridikoa trenbideko materialen  industria bati eskaintza bat prestatzeko.
  • 2080/2008 Errege-Dekretuaren irizpideen arabera egindako ingurumen arrisku analisia produktu metalikoak ekoizten dituen enpresa baten.
  • 2080/2008 Errege-Dekretuaren irizpideen arabera egindako ingurumen arriskuen analisia altzairua ekoizten duen enpresa baten.
  • Legescanak hainbat sektoretan (nekazaritzako elikagaien industrian, hondakinak kudeatzen dituzten enpresetan, ekipo elektrikoen fabrikaziokoetan...).
  • Ingurumen legeria aplikagarriaren eta beraren eskakizunen identifikatze hainbat enpresa industrialentzat.
  • Zur sektorean: basoen erabilera jasangarrirako zainketa katea.
  • Legeria bildu eta eguneratzeko zerbitzua, hainbat sektoretako enpresei (hondakinak kudeatzen dituztenei, tren industriakoei, estaldura elektrolitikoan dihardutenei, altzairugintzakoei, fundiziokoei, zeramika industriakoei...).
  • Hiri hondakinak kudeatzeko eredu ordenantza-eredua  idaztea, Andaluzian.